XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASTEKO BERRIAK. Ez guzientzat.

Erraiten nautzuen azkeneko aldian, zer ihardetsi izan duten deputatuek, noiz eta ere beren lagun judu batek galdatu baitiote, lehenago galdua zuen kargu batean berriz sartzea.

Erran dute hauche: holako barkhamendu bat eman behar zela, ez bakharrik deputatu judu horri, bainan oraino judu horrek bezala, politikaren gatik beren karguak galduak zituzketen bertze karguduneri ere.

Hortaz mintzatu ondoan, huna zer nion ondarrerat: deputatuen solas edo manu hori latza bide zitzaiotela jaun ministroeri.

Eta egiazki hola gerthatu omen da.

Ezen ministroek, handik bizpahiru egunen buruan, ardietsi dute deputatu gehienen ganik, ez dela barkhamendu hori karguak hola galduak dituzten guzientzat izanen.

Eta nor bada barkhamendu hortarik kampo ezarriko dituzte?.

Eia atzemanen duzuen zeronek.

Bai naski.

Ez dea hala, atzeman duzuela errechki....

Katholikoak!... aspaldian erlisioneari buruz gobernamenduak manatzen dituen tzarkeriak ez egin nahiz, beren karguen galtzea nahiago izan duten gizonak!.

Horra zer duen erran Briand ministroak.

Bainan katholikoak ez diten bakharrik egon barkhamendu hortarik kampo, laguntzat emaiten diozkate anarchistak, bazter guziak nahasi eta itzulipurdikatu nahi lituzketen gizonak.

Parezkatze hori ez denez bitchia!.

Ezin sinhetsiak

Orai duela sei urthe hil izan zen izkribano bat, Zola deiteen zena.

Izkribanoetan ez ziteken hura baino tzarragorik, zikhinagorik.

Guzieri buruz jazarri izan da itsuski, nahi zituen gezur guziak erasiz, eta zikhinki, urdekeriarik handienak izkribatuz.

Bainan jaun hori Clémenceau ministro-nausiaren adiskide minetarik zen, eta lanean ari izan ziren azkarki elgarrekin Dreyfus juduaren alde, azkenean nolazpeit salbatu baizuten bethiereko presondegitik.

Ministroek nahi dute gizon tzar hori ereman-arazi orai ehortzia dagon hobitik, Frantziako gizon aiphatuenen ehortzeko den toki batetarat.

Hori eginen da ederki eta handizki; ezen deputatuek eman dituzte hortako gure dirutik hogoi-ta-hamabortz mila libera.

Bizkitartean, gure lege egileek errenkura handiak dituzte, diru eskasia dutela gobernamenduko moltsan.

Bainan berentzat eta bolako zikhinkeria batzuentzat, bethi nombeitik atzemanen dute.

Deputatuek ez diote holakorik onetsi.

Angletetarrik

Erresuma hortako ministro-nausia arras eri da.

Negu huntan, Miarritzen egona zen zenbait aste, orai errege dagon bezala.

Osasunaren ondotik zabilan, eta ez du atzeman.

Horrek ere, bere ohore guzien erdian, beharrena eskas.

Ez omen da errech izanen horren ordainaren atzemaitea.

Turkiatik

Erresuma hortako hiri-nausian, Constantinople delakoan, sua lotu da Español judu andana handia zagoden tokian eta erre ditu hiru ehun eta hiruetan hogoi-ta-hamar etche.

Han ziren puska tzarrekin, suak hartu du drunda batean bezala.

Badire hiru mila jende atherberik gabe.

Bertzenaz, zoko harrek ba omen baizuen garbiketa on baten beharra, suak lan hori ereman du errotik.

Ezen ez da deus suak bezen biphilki garbitzen duenik.

Ameriketarik

Cubako aldean, bada bertze urarte bat handia, lehenago gurea izana dena.

Han aurkitzen dire bi errepublika, Haampiuml;ti eta San Domingo deithuak, eta errepublika hoitarik bakhotcha bere gain da, orai arte segurik.

Nahaskeria gaitzak gerthatzen dire, zenbeit aste hautan, Haampiuml;ti delakoan.

Badute hor lauetan hogoi-ta-zortzi urthetako president zahar bat, Nord-Alexis deitzen dena.

Adinak burua flakatu bide dio; ezen hasia da bere aldeko ez dituen gizonik aiphatuenen preso emaiten eta hil-arazten.

Europako erresuma zenbeitek beren gerlako untziak egorriak dituzte ondo hartarat, beldurrez eta kampotiarreri ere jazar dadien.

Chinatik

Bazen makhur zerbeit Chinaren eta Japoniaren artean, zeren Chinako kargudunek hartu baizuten Japoniako untzi bat, kontrabandan ari omen zelakotz.

Makhurra antolatua da.

Japonesek azkarrago baitire ardietsi dituzte galdatu guziak.